Maitane Cano, Euskadiko txapelduna 300 metroko lasterketan

Bizkaiko txapela eraman ostean, Beste Bira Loiuko atletismo klubeko korrikalariak urrea lortu du 300 metroko lasterketan, eta sub 16 kategorian, joan den asteburuan izan den Euskadiko txapelketan.


Canok 43:17 segundoko denbora egin zuen. Bere esanetan, ondo egingo zuela sinetsita egon arren, ez da bere markarik onena izan. Bero handia egon zen eta haizea ere ez zen lagungarria izan. “Emaitza hobea espero nuen; hala ere, pozik nago”. Gaztea hesi-lasterketan ere aritu zen eta brontzea lortu zuen bertan. “Egia esan, ez zait hesi-lasterketa asko gustatzen; 300 metro lauak nahiago ditut”.

Gaztea Santutxu klubetik etorri da Beste Bira taldera. Iaz, Euskadiko txapelketan, urrea lortu zuen Santutxu klubarekin 300 metroko lasterketan, taldeka; eta zilarra, banako saioan. “Kimu taldean hasi nintzen. Kirol hau asko gustatzen zait, saioen aurreko urduritasuna alde batera utzita, ondo pasatzen dugulako eta jende asko ezagutzen dugulako”. Beste Bira atletismo kluba amaitzear dagoen denboraldi honetan ipini da martxan, eta Canok adierazi duen moduan, “kluba Txorierrin berton edukitzea oso pozgarria da. Ilusio handia egiten dit”.


ZORIONAK MAITANE CANO. BESTE BIRA!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *